Nuclear Corps (Veterans in Fukushima)

Euskal bideojoko berria:
Nuclear Corps

Azaroaren 30ean Nuclear Corps mundu osoko Playstation Store-n egongo da eskuragarri.

https://store.playstation.com/es-es/product/EP5975-CUSA25369_00-1628387847531465

01NuclearCorps.png

Benetako gertakarietan inspiratuta, “Nuclear Corps”-en jokalariak orain dela 10 urte gertaturiko Fukushimako hondamendira eramaten ditu. Gertakari larri horretan, Japoniako hondamendi nuklear handiena eragin zuen lurrikara eta tsunamiaren ondoren, beteranoen talde batek bere burua eskaini zuen zentral elektrikoa garbitzen laguntzeko. “Nire belaunaldiak, antzinako belaunaldiak, zentral nuklearrak sustatu zituen.” -esan zuen Kazuko Sasakik, 69.

Protagonista bakoitzak izaki mutanteen hordei aurre egiteko dituen trebetasunak konbinatzen ditu eta hondatuta dagoen zentral nuklearraren sakonean barneratzen da.

Bihurtu zaitez Lola eta leku garaietara jo, non besteak ez diren igotzera ausartzen eta erabili azkar mugitzeko gaitasuna.

Babestu zure eskuadroia Dordoken ezkutu magikoarekin eta beraien eraso hilgarriarekin.

Smartie gorpuzten du eta bere azken asmakizuna erabiltzen du zentral nuklearreko izaki mutanteen aurrerapena geldiarazteko.

Akzio-joko klasiko bat, etsai mutanteez, munstro itzelez eta dibertsio oparoz betea.

Fukushimako hondamendi nuklearretik 10 urtera, Jokoga Interactive-k eta Harrobia ikastolak energia nuklearraren beharra zalantzan jarri dute bideo-joko entretenigarri honen bidez, gure adinekoei omenaldia eginez.

KONTAKTUA ETA MATERIALA


josu@jokoga.com

Material de Prensa.

“Review Promocode”-ak eskugarri. Eskatu zuena!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Current month ye@r day *