Jokoga Interactive-ren jaiotza bere marka-irudiaren bitartez

Jokoga Interactive, jokalarien hausnarketa soziala sustatzea helburu duen enpresa, ezaugarri hauek biltzen dituen logoaren sorkuntzan murgildu gara:

Logoak, geure xedea honako hau dela era argi batean azaldu behar zuen:

Mundua eraldatzeko gogoeta soziala eskeintzen dituen bideojoko dibertigarriak garatzea.

Sormen prozesuak azken emaitza hau eman du. Hona hemen “Jokoga Interactive”-ren logoa:

 

LOGO_0K2

Ez da erraza izan. Sorkuntza luzea eta neketsua izan da. Hona hemen, emandako pauso desberdinak:
Garapen grafikoko taldeak proposatutako lehen logoa:

 

logo_1

Bideojoko-enpresa baterako oso logo ona izan arren, ukatua izan zen “bideojokoak” era zuzenean nabarmentzen ez zituelako eta enpresak lortu nahi duen “inpaktu sozial”aren ezaugarria jasotzen ez zuelako.  Honez gain, “Jokoga Interactive”k lan egiten duen lurralde berean bideojokoak ere egiten dituen enpresa baten logoarekin antz handia zuen.

Proposatutako hurrengo irudia “bideojoko”etan zentratuta zegoen. Logo honek, betiko arkade makina baten bitartez, eta oso era zehatzean gainera, bideojokoen alderdia irudikatzen zuen, “Jokoga Interactive-ren” talde guztia liluratuz:

logo_2

Irudia oso erakargarria gertatu arren ukatua izan zen, “inpaktu sozial”aren ezaugarria barneratzen ez zuelako.

Bideojoko-enpresa bat irudikatzeko jolas-makina kontzeptua asko gustatzen zitzaigun, beraz jolas makinaren aginteak mantendu genituen eta munduko bola bat gehitu genion, bultzatu nahi dugun izaera soziala adierazteko aproposa iruditzen baitzitzaigun. Emaitza:

logo_3

Ez gintuen konbentzitzen, bideojokoen bitartez “mundu hobea sortu” nahi dugunaren ordez,  ”munduarekin jolasten ari garela” uler baitzitekeen. Kontzeptuak probatzen jarraitu genituen:

logo_4Aurreko logoa 8 bit-eko kontsola zaharreko agintearen itxura jasotzen zuen. Ez zen “Jokoga Interactive-k” behar zuena.

Bide bereko ideeiak probatzen jarraitu genuen:

logo_5
Oraingo honetan Rubbick-kubo bat gehitu, klasiko bat bezala kontuan hartutako jokoa (ez bideojokoa), eta munduaren “ehundura” bere paretetan txertatu zitzaion. Ideia ona izan arren, gu munduarekin jolasten ari ginenaren irudia ematen jarraitzen zuen. Honez gain,  ez zuen lotura zorrotza “bideojokoekin”.

Prozesuak amaiera bat ikusten zuen, baina ez zen gauzatzen. Ondorengoa sortu arte:

logo_6

Oraingo honetan erditik moztutako mundu bati jolas-aginte batzuk irteten zitzaizkion.        Logo hau asko gustatu zitzaigun,”Jokoga Interactive” dena eta funtsezko ardatz bezala azaldu nahi duena jasotzen baitzituen. Hau da: mundua bideojokoak bidez aldatzea.

Baina bisualki ez zuen funtzionatzen, jendeari zereal-katilu abstraktu bat iruditzen zitzaion.

Munduko bola argiago ikusi ahal izateko lanean jarraitu behar genuen. Gehiago gustatzen zitzaizkigun bi logoak elkartu genituen arte, arkade makina gehi “zereal-katilua”:

suma

Testua irudiarekin batzea besterik ez zen falta: hainbat testu-tipo probatu, irakurgarritasun egokian pentsatu eta abar.

alternativas

Kolore egokiak aukeratu:

colores

Kolore bakarreko bertsioa sortu eta, atzealde ilunetarako, bere negatiboa:

logo_+2

Eta beste bertsio bertikal bat:

LOGO_1

JOKOGA INTERACTIVE jaio zen.

Erditze ederra izan da.

Leave a comment

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

Current month ye@r day *